NAIZ.INFO
LEKEITIO

Kaikuk irabazi du Bizkaiko Traineru Txapelketa Lekeition

Kaikuk irabazi du Lekeition jokatu den Bizkaiko Traineru Txapelketa, Portugalete, Urdaibai eta Santurtziren aurretik.

Kaikuko arraulari bat, irabazitako bandera astintzen. (ARGAZKI PRESS)
Kaikuko arraulari bat, irabazitako bandera astintzen. (ARGAZKI PRESS)

Kaikuko trainerua izan da nagusi gaur goizean Lekeition jokatu den Bizkaiko Traineru Txapalketan. Ohorezko txandan arraun egin du Kaikuk eta lau segundu atera dizkio bigarren sailkatu den Portugaleteri.

Urdaibai iritsi da hirugarren postuan, 29 segundura, eta laugarren Santurtzi sailkatu da, 35 segundura.

Zierbena ere ohorezko txandan atera da baina bosgarren postuan sailkatu da, Kaikurengandik  42 segundura.

Kaikuk, Portugaletek, Urdaibaik eta Santurtzik Euskadiko Txapelketa jokatuko dute uztailaren 31n Lekeition, Gipuzkoako Txapelketan lehen lau postuetan sailkatu ziren Orio, San Pedro, Hondarribia eta Koxtaperekin.