NAIZ.INFO
DONOSTIA

Tony Gallopin frantsesak irabazi du Donostiako Klasika

Radioshack taldeko Tony Gallopin frantsesak irabazi du ustekabean Donostiako Klasikaren 33. edizioa.

Tony Gallopin, Alejandro Valverde eta Roman Kreuziger-ekin, podiumean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Tony Gallopin, Alejandro Valverde eta Roman Kreuziger-ekin, podiumean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Tony Gallopin (Radioshack Leopard) frantsesak irabazi du ustekabean Donostiako Klasikaren 33. edizioa.

Gallpinek Arkalera egin duten bigarren igoera aprobetxatu du ihes eginda zihoan taldetik ihes egiteko eta bakarrik iritsi da Bulebarreko helmugara.

Haren atzetik sartu dira Movistar taldeko Alejandro Valverde, eta Saxoko Roman Kreuziger. Euskalteleko Mikel Nieve laugarren sailkatu da.