Naiz.info
Zumaia

Euskotren Liga erabakita utzi du Zumaiak zaleen aurrean

Larunbatean Getxoko uretan jasotakoa ahaztu eta Zumaiak Euskotren Liga erabakita utzi duen garaipena eskuratu du San Juanen aurretik. Oriok Hibaika gainditu du.

Zumaiako arraunlariak garaipena ospatzen. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Zumaiako arraunlariak garaipena ospatzen. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Liga erdia jokatu da dagoeneko Euskotren Ligan eta Zumaiak eskura dauka garaipena denboraldiko laugarren estropada etxean irabazi ondoren. Zumaiako arraunlariak larunbatean Getxon jasandako porrota ahazteko asmoarekin atera dira eta hasieratik aurrean kokatu dira.

San Juanek bakarrik jarraitu ahal izan die zumaiarrei eta hamar segundutara iritsi da. Hirugarren tokian ezustekoa izan da eta Oriok Hibaika gainditu du. Hiru estropada geratzen dira Euskotren Liga bukatzeko eta Zumaiak lau puntuko aldea dauka bigarren tokian sailkatuta dagoen San Juan taldearekiko.