NAIZ.INFO
GASTEIZ

Goizane Pinedo eta Unai Ruiz gaur agertuko dira Gasteizen

Goizane Pinedo eta Unai Ruiz gazte independentistak gaur agertuko dira Gasteizen, hiru hilabete ezkutuan egon ondoren. Gaur bertan desobedientziaren aldeko kalejira-manifestazioa egingo da Arabako hiriburuan baina bertan ez dira izango.

Unai Ruiz y Goizane Pinedo, en una captura del vídeo remitido a NAIZ.
Unai Ruiz y Goizane Pinedo, en una captura del vídeo remitido a NAIZ.

Goizane Pinedok eta Unai Ruizek aste honetan iragarri dute hiru hilabeteren ondoren ezkutuan egoteari utziko diotela eta gaur publikoki agertuko direla Gasteizen. Desobedientziaren alde 12.30ean egingo den martxan ez dira izango, baina bi gazte independentistak Arabako hiriburuan izango dira eta gazteei elkartasuna eta babesa adierazteko deia egin dute.

Martxa honen antolatzaileek adierazi dutenez, ez da lo zakurik ez mantarik beharko Gasteizen egingo den ekimenean parte hartzeko. Duela bi urte Ekaitz Samaniego atxilotu zutenean bezala, euskal herritarren sostengua adierazteko deia egin dute

Gazte independentisten aurka Auzitegi Nazionalean hasi zen epaiketara ez joatea erabaki zuten Pinedok eta Ruizek. Bideo batean azaldu zutenez, ezkutuan egon diren bitartean aurretik zehazturiko helburuak bete dituzte: injustizia agerian uztea eta atxiloketei aurre egingo dien herri harresia eraikitzen laguntzea. Horrekin batera nabarmendu zuten ezkutatzeko erabakia lagungarria izan dela Madrilen gazteen kontra egiten ari den epaiketak oihartzun zabalagoa izan dezan eta desobedientziaren aldeko ekimenak antolatzen ere lagundu duela.

Litekeena da Auzitegi Nazional espainoleko epaileen aurreikuspenetan egotea Irati Mujikarekin batera epaitzea Pinedo eta Ruiz, gazte independentisten aurkako auzitik eratorritako pieza bat eratuz.