naiz
donostia

Berri Txarrak, Esne Beltza, Doctor Deseo, Zea Mays eta Kashbad, Donostiako Piraten karteldegian

Donostiako Piratek datorren Aste Nagusirako musika egitaraua aurkeztu dute gaur. Kontzertu entzutetsuenen artean, Berri Txarrak, Doctor Deseo, 3Gabe2, Zea Mays eta Kashbad izango dira, nahiz eta eskaintza zabalagoa den. Glaukoma eta Gatibu ere zuzenean ariko dira.

Donostiako Piratek Aste Nagusirako prestatu duten musika egitarauaren kartela. (www.izanpirata.info)
Donostiako Piratek Aste Nagusirako prestatu duten musika egitarauaren kartela. (www.izanpirata.info)

Flamenkan eta Nautikoan Donostiako Aste Nagusian egingo diren musika egitaraua aurkeztu dute gaur Piratek. Abuztuaren 9an 3Gabe2 taldeak eta Gus Van Soundek inauguratuko dute astea eta hurrengo egunean Doctor Deseok eta El_Txef_A-k jarraituko dute.

Astelehenerako, hilak 11, Arcada Social, Bad Sound System, Berri Txarrak eta Dubmatixen kontzertuak aurreikusten dira. Asteartez, Esne Beltza, La Gossa Sorda eta Les Alsborregach izango dira Donostian.

Piraten egitarauak asteazkenez Las Tea Party, South Central, El hijo de la Marily eta NoNames taldeekin jarraituko du eta ostegunean Zea Mays, Telmo Trenor eta DJ Food arituko dira zuzenean.

Ostiralez, Kashbad, Gatibu eta DJP3ez arituko dira. Jaiei amaiera larunbatean emango zaie, Glaukoma eta talde sorpresa baten emanaldiekin.