Naiz
Baiona

Baionarrek bereganatu dute hiria bost gau eta lau eguneko jairako

Ohiturari jarraiki, herriko etxeko balkoitik Baionako hiru auzo nagusietako –Santespiritu, Baiona Handia eta Baiona Txikia– hiru giltzak jendeari jaurtiz eman diete hasiera bestei.

ASB errugbi taldeko Amandine Astor kapitainak bere giltza jaurtitzen. (Bob EDME)
ASB errugbi taldeko Amandine Astor kapitainak bere giltza jaurtitzen. (Bob EDME)

Bost gau eta lau egunez bertako zein kanpotik jindako milaka bestazaleak izango dira Lapurdiko hiriburuko jaun eta jabe. ASB errugbi taldeko Amandine Astor kapitainak, Gauthier Garanx surflariak eta errugbi munduan oso ezaguna de Jacques Gardet ostalariak bota dituzte hiru giltzak.

Bizardunek ere ez dute nahi besten hasiera galdu nahi izan eta ikurrin erraldoi bat zintzilikatu dute teilatu batetik.