NAIZ

Leon erregearen agurra, Baionako festen bukaeran

Baionako festetako azken eguna ospatu dute igandean eta eguraldi bikainarekin jai giroan gozatzeko aukera izan dute.

Erraldoien desfilea Baionako festetan. (Bob EDME)
Erraldoien desfilea Baionako festetan. (Bob EDME)

Leon erregeak Baionako festak agurtuko ditu hurrengo urterarte igande gauerdian Herriko Etxearen aurrean musika eta suziriekin.

Jaietako azken eguna izanik, jendetza batu da Baionako karriketan igande osoan zehar bazkalondoko poteo musikatuetan. Bezperan bezala, Corso Argitua karrozen desfilea izango da eguneko ekimenik jendetsuetan.

Uztailaren 23tik 27ra bitartean ospatu dira aurten Baionako jaiak.