NAIZ
BAIONA

Eraso sexisten aurkako elkarretaratzea egin dute Baionan

«Aski da, eraso sexistarik ez!» lelopean, hainbat lagunek Baionako Herriko Etxearen atarian burutu dute elkarretaratzea. Baionako bestetan bi bortxaketa salaketa izan dira. 

Baionako Herriko Etxearen aitzinean egin dute elkarretaratzea. (Bob EDME)
Baionako Herriko Etxearen aitzinean egin dute elkarretaratzea. (Bob EDME)

Baionako besten ondotik bi bortxaketa salatu direla eta, elkarretaratzea egin dute bertako Herriko Etxearen kanpoaldean «Aski da, eraso sexistarik ez!» lelopean.

PAF, Altxa Neskatxa, EHZko Brigada Ubela, Baionako Gazte Asanblada, IPEH Antifaxista, Aitzina eta LABek deituta egin dute protesta, eraso sexistak eta «bortxaketa onargarritzat hartzen dituzten hitzak» salatzeko.