NAIZ
RONDA

Degenkolbek Vueltako bosgarren etapa irabazi du eta Matthewsek lider jarraitzen du

Giant Shimano taldeko John Degenkolb txirrindulari alemaniarrak garaipena eskuratu du Vueltako bosgarren etapan (Priego de Cordoba-Ronda, 180 km.). Orica taldeko Michael Matthews australiarrak sailkapen nagusiaren buruan jarraitzen du. [Webgune berezia]

John Degenkolb, besoak jasota garaipena ospatzen. (Jose JORDAN/AFP PHOTO)
John Degenkolb, besoak jasota garaipena ospatzen. (Jose JORDAN/AFP PHOTO)

Bigarren egunez segidan, Degenkolb nagusi izan da eta aurreneko postuan gurutzatu du Rondan jarritako helmuga (4 ordu, 47 minutu eta 47 segundu).

Haren atzetik helmugaratu da Nacer Bouhanni (FDJ). Txirrindulari frantsesa kexatu egin da, Degenkolbek traba egin diola esanez.

Michael Matthewsek lider jarraitzen du Nairo Quintana eta Alejandro Valverderekiko, hurrenez hurren, 8 eta 15 segunduko aldeari eutsita.

Bihar seigarren etapa izango da jokoan, Benalmadena eta Alto de las Cumbres Verdes artean.

Vueltari buruzko NAIZen webgune bereziak itzuliari buruzko informazio zabala eskaintzen du.