naiz
alcaudete

De Marchi italiarrak irabazi du Vueltako zazpigarrena

Ihesaldiko lauetatik indartsuena izan da Alessandro De Marchi (Cannondale) italiarra. Helmugarako 13 kilometroren faltan ihes egin du De Marchik. Hesjedal (Garmin), Dupont (Ag2r) eta Tschopp (Iam) minutu eta erdira sartu dira Alcaudete herriko helmugan eta 2.17ra tropel nagusia. Sailkapen nagusian ez da aldaketa garrantzitsurik izan. [Sailkapenak]

De Marchiren iritsiera. (Jose JORDAN / AFP)
De Marchiren iritsiera. (Jose JORDAN / AFP)

Azken tourrean lehiakorrena izan zen Alessandro De Marchi (Cannondale) italiarra izan da nagusi Andaluzian, Jaengo Alcaudete herrian amaitu den Vueltako zazpigarren etapan. Eguneko ihesaldian sartu da Hesjedal, Dupont eta Tschoppekin eta hiruak atzera utzi ditu helmugarako 13 kilometro falta zirenean.

Tropel nagusia bi minutu pasatxo galduta iritsi da helmugara baina ez da aldaketa garrantzitsurik izan sailkapen nagusian eta Alejandro Valverdek jarraitzen du lider, 15 segundora Nairo Quintana eta 18ra Alberto Contador. Lehia horretan Sky taldeko liderra, Chris Froome ibili da gaur larri. Illorako mendatera gerturatzean erorikoa izan da eta atzera geratu da Froome, 45 segundo galtzera ere iritsi da eta bitan medikuk artatu behar izan du errepidean. Azkenean ez du denborarik galdu, alderantziz 3 segungo hartu dizkie gainontzeko faboritoei.