naiz
donostia

«Elkarrizketari heltzeko» eskatu dio Ikastolen Elkarteak Ziburuko auzapezari

Kaskarotenia ikastolako guraso eta irakasleek eta Seaskako ordezkariek elkarrekin auzi horri aterabidea emteko egindako deiari baikorki erantzuteko eskatu dio Ikastolen Elkarteak Guy Poulou Ziburuko auzapezari. Euskal eragile, erakunde eta alderdiei ere luzatu zaie, arazoa «denon artean aurrera ateratzeko».

Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko presidentea. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko presidentea. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Ohar bidez helarazi du Ikastolen Elkarteak Kaskarotenia Ziburuko ikastolaren auziari buruzko gogoeta. Egoitza uzteko emandako epaiak «asalduraz, harriduraz, saminez eta amorruz utzi gaitu ikastolakide guztiok», dio oharrak.

«Kaskarotenia ikastola txiki bat da, hasi berria, baina Ziburun geratzeko eta garatzeko jaioa», esaten du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak sinatzen duen adierazpenak.

Hortaz, ikastolako haur, guraso eta irakasleei Euskal Herriko ikastolekid guztien «elkartasuna, babesa eta laguntza» adierazi die Ikastolen Elkarteak. «Ikastolak Ziburun jarrai dezak egiten ari diren ahalegin horretan algoban, eskuz-esku, edukiko gaituzue».

Dei zuzena egin dio, gainera, herriko auzapen Guy Poulouri eta «elkarrizketari heltzeko» eskatu dio. «Kaskarotenia ikastolako guraso eta irakasleek eta Seaskako ordezkariek elkarrekin auzi honi irtenbidea emateko egindako deiari baikorki erantzuteko» galdegin dio.

Horrez gain, Euskal Herriko erakunde, alderdi eta gizarte eragileei ere luzatu die deia auzi hori konpontzeko euren esku dagoen egin dezaten.

Halaber, euskal gizarteari beren alea jartzeko eskatu dio, Kaskarotenia ikastolak abiatu duen sinadura bilketan izena ematetik hasita.