naiz
bartzelona

#euskaraéslhora, Katalunian euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute Twitterren

Bartzelonako Euskal Etxeak euskara ikastaroak sustatzeko kanpaina berezia jarri du abian Twitterren. Erabiltzaile bakoitzak gustokoen duen euskarazko hitza zein den esan behar du, eta beste norbait izendatu hark ere gauza bera egin dezan, euskal eleen kate birtuala sortuz.

#euskaraéslhora traola bolo-bolo zabaldu da Twitterren. Bartzelonako Euskal Etxeak abian jarritako kanpaina baten ondorio da. Helburua: azken urteetan antolatzen dituen euskara ikastaroak bultza eta sustatzea, matrikulazioak areagotzearekin batera.

Kanpaina sinplea da. Norbanakoak gustokoen duen hitza zein den adierazten du Twitterren eta, horrekin batera, beste norbait izendatu edo proposatzen du gauza bera egin dezan, euskarazko hitzen joko birtuala osatuz. 

Parte hartzaileen artean hainbat sari zozketatuko ditu Euskal Etxeak.