naiz
donostia

Tabakalerako plaza berria datorren uztailean prest egongo da

Urbanizazio lanak urtarrila bukaeran hastea aurreikusten da, 1’9 milioi euroko aurrekontua izango dute eta 5 hilabeteko exekuzio epea, ondorioz, 2015eko uztailean errealitate bilakatuko da.

Plaza berriaren maketa bat. (DONOSTIAKO UDALA)
Plaza berriaren maketa bat. (DONOSTIAKO UDALA)

1.613 metro koadroko erabilera komunitarioko azalera handitzea ahalbidetuko duen Tabakalerako Plan Orokorraren aldaketa eta inguruan espazio irekien sorrera hiriko gune honen eraldaketaren ardatz izango direla adierazi du gaur Donostiako Udalak eta aldaketa hori hurrengo Udalbatzan eztabaidatuko da.

Gai esanguratsuenetako bat plaza berri baten sorrera eta egungo zaharren egoitzaren gainean begiratoki baten eraikuntza izango dira. Urbanizazio lanak urtarrila bukaeran hastea aurreikusten da, 1’9 milioi euroko aurrekontua izango dute eta 5 hilabeteko exekuzio epea, ondorioz, 2015eko uztailerako prest izatea aurreikusten da.

Bilduren proposamenaren ondorioz, hurrengo Udalbatzak Nestor Basterretxea izendatzea eztabaidatuko duen plaza geltokiaren goiko pasabidearekin igogailu bidez konektatuko da.

Urbanizazio berriak Egia auzoa eta erdigunea «modu naturalagoan» konektatzea erraztuko duela nabarmendu dute.

Egia auzoarekin dagoen konexioa zabaldu egingo da, 7 metro izatetik 21,80 izatera pasako da-eta. Mandasko Dukea pasealekua eta sotoko Tabakalerako sarrera berriaren arteko malda hiru arrapala eta bi eskailera-buru jarriz moldatuko da.