NAIZ

Kaikuk irabazi du denboraldiko azken bandera Portugaleten

Sestaoko trainerua azkarrena izan da Portugaleteko uretan ospatu den El Corte Ingles ikurriñan. Meira berriz, TKE ligan arituko da datorren urtean playoff-etan garaipena lortu ondoren.

Kaikuko arraunlariak garaipena ospatzen. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)
Kaikuko arraunlariak garaipena ospatzen. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)

Denboraldiko azken estropada ospatu da Portugaleten eguerdian. Kaikuk irabazi du El Corte Inglés bandera eta bigarren postuan Cabo da Cruz geratu da 9 segundutara.

Izan ere, San Juani hiru segundutako zigorra jarri diote epaileek eta hirugarren tokian bukatu du. Orio izan da laugarrena eta TKE liga irabazi duen Hondarribia bostgarrena.

Bestalde, Meira datorren urtean San Miguel ligan artituko da playoff-etan Getaria, Zumaia eta Amegrove gainditu ondoren.