NAIZ

Ongi merezitako berdinketarekin eta puntuarekin itzuli da Eibar San Mameseko estreinalditik

Partida osoan bere jokoan aritu da Eibar eta kontraerasoak baliatuz irabazteko anbizioa ere izan du tarteka. Athletic ezinean aritu da partida osoan zehar eta asmatu ezinda. Gogor borrokatutako puntua eskuratu du Eibarrek, eta 8 ditu jada. Athletic 4ekin dago. [Estatistikak]

Area inguruan dantza gutxi izan du Adurizek gaur baloiarekin. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Area inguruan dantza gutxi izan du Adurizek gaur baloiarekin. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Gaizka Garitanoren mutilek denboraldia dotore ari dira hasten. Aurreko partidetan bezala, gaur ere zertara jokatu ondo jakinda eta euren asmoak betetzeko irmotasunez aritu dira eibartarrak. Partida osoan bere jokoa inposatu du eta Athletic ezinean ibili da.

Tarteka zurigorriek ere sortu dute aukeraren bat (Adurizek bigarren zatiaren erdi aldera buelta eman eta egin duen jaurtiketa, garbiena) baina Eibarrek berak ere, azken txanpan bereziki kontraerasoan hiru puntuak lortzeko aukera garbi batzuk izan ditu.

Berdinketa azkenean, Eibarrentzat emaitza oso ona, 8 puntu baititu, jada. San Mameseko Ligako estreinalditik dotore itzuli da, beraz. San Mameseko zaleak, aldiz, kezkaz joan dira etxera, Athleticek bere jokoa egin ezinean jarraitzen baitu. 6 jardunaldi eta 4 puntu, ez dira datu onak.