NAIZ

Realak berdindu egin du Valentziaren aurka (1-1)

Carles Gilek aurreratu du Valentzia partida hasieran, baina atsedenaldira joan aurretik berdinketa egin du Canalesek. Azken minutuetan bi taldeek partida irabaztkeo aukerak izan dituzte. [Xehetasunak]

Canalesek egin du Realaren gola. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Canalesek egin du Realaren gola. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Reala galtzen hasi da Valentziaren aurkako partida. Lehen ordu laurdena bete aurretik Carles Gilek kanpoko taldea aurreratu du. Hala ere, txuri urdinek azkar erreakzionatu dute eta 36. minutuan Canalesek berdinketaren gola egin du.

Partida orekatua izan da, intentsitate handikoa. Realak maila ona erakutsi du eta hiru puntuak lortzeko aukerak izan ditu. Azken minutuetan gol aukera bikainak izan ditu, baina Valentziak ere bereak izan ditu.