NAIZ
BILBO

Bizkaibuseko langileek lanuzteekin jarraituko dute etzitik aurrera

Bizkaibuseko sindikatuek lanuzteekin jarraitzea erabaki dute, Bizkaiko Foru Aldundiarekin gaur goizean izan duten bileran akordiorik lortu ez dutela-eta.

Bizkaibuseko langileek elkarretaratzea egin dute gaur. (ARGAZKI PRESS)
Bizkaibuseko langileek elkarretaratzea egin dute gaur. (ARGAZKI PRESS)

Bizkaibuseko sindikatuek elkarretaratzea egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, erakunde horrek iaz lortu zute akordioa bete dezala exijitzeko. Autobus-lineen berrantolaketak 200 edo 300 lanpostu suntsituko dituela ohartarazi dute langileek.

Sindikatu horietako ordezkariek azaldu dutenez, bilera aurreko batzarren aktak sinatzeko deitua zegoen baina Aldundiko Garraio eta Azpiegitura zuzendariek, Iker Bergaretxek eta Mikel Iriondok lanuzteez eta akordioaz hitz egiteko asmoa agertu diete.

Aldundiko arduradunek beren ustez akordioa bete dutela adierazi diete sindikatuei eta idatzizko txosten bat egiteko eskatu diete, zein puntu bete ez dituzten zehaztuz. Horretaz gain, lanuzteak bertan behera uzteko galdegin diete, baina sindikatuek uko egin diote aukera horri eta akordio bat ian arte mobilizazioekin jarraituko dutela helarazi diete.

Bizkaibuseko langileek bi orduko lanuzteak hasiko dituzte urriaren 3an. Hilaren 6an eta 9an 24 orduko lanuzteak egingo dituzte, baita 13, 15, 17, 20, 21, 23 eta 24an ere. Akordiorik ez badago ordurako, urriaren 27tik aurrera greba mugagabea hasiko dute.