NAIZ
Bilbo

Bizkaibuseko langileak 24 orduko lanuztea egiten ari dira

Bosgarren aldiz 24 orduko lanuztea deitu dute Bizkaibusen zerbitzua eskaintzen duten langileek. 10.00etan manifestazioa egingo dute Bilbon. Sindikatu guztiek aho batez Bizkaiko Foru Aldundiari dei egin diote lanposturik ez dezan desegin eta lan baldintzak ez ditzan okertu.

Bizkaibuseko langileen asteleheneko  mobilizazioa. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Bizkaibuseko langileen asteleheneko mobilizazioa. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuek deiturik bosgarren greba eguna dute Bizkaibuseko langileek. 24 orduko lanuzte berri bat deitu dute Foru Aldundiari deialdi argia eginez, ez dezala lanposturik desegin eta lan baldintzak ez ditzala okertu, «Bizkaiko biztanleria eta enplegua inporta bazaizkio, erakutsi dezala, zerbitzua hobetuz eta lanpostuak mantenduz». Sindikatuek gogoratu diote orain urte bete sindikatuekin sinatu zuen akordioak hori zuela bere baitan, baina ez duela bete.

Herritarrei ere dei egin diete sindikatuek «ez dezatela Bizkaibusen zerbitzua okertzen utzi». 10.00etarako manifestazioa deitu dute langileek Bilbon, EiTBren egoitzatik hasita.