NAIZ

Athleticen seigarren garaipena; Reala berriz, irabazi ezinik

Athleticen Emakumezkoen Lehen Mailako lehen postuan jarraitzen du Collerenseren zelaian 0 eta 1 irabazi ondoren. Realak aldiz, galdu egin du Zubietan (2-5) eta sei jardunaldiren ostean garaipen bat ospatu barik jarraitzen du.

Realak galdu egin du. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Realak galdu egin du. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Athleticek sendo eusten dio lidertzari, jokatu dituen partida guztiak irabazi ondoren. Azken jardunaldian Collerenseren zelaitik garaipenarekin itzuli da (0-1).

Realak ostera, burua altxa ezinik jarraitzen du. Aurreko jardunaldian denboraldiko lehen puntua eskuratu arren, aste honetan Valentzia indartsua izan da Zubietan eta 2 eta 5 galdu dute txuri-urdinek.