NAIZ
BIARRITZ

Gizon bat hil da Biarritzen, olatu batek harrapatuta

Turista holandar bat hil da gaur eguedian Biarritzen, olatu batek harrapatu eta itota.

Ezbeharra eguerdian gertatu da Biarrizko Milady hondartzan. Olatu handi batek itsasbazterrean zebilen gizonezko holandar bat harrapatu du eta ito egin da, Kazeta.eus-ek jaso duenez.

Udaltzaingoa, segurtasun publikoa eta suhiltzaileak joan dira ezbeharraren lekura.