NAIZ
BILBO

Kataluniaren aurka jokatuko du Euskal Selekzioak, abenduaren 28an, San Mamesen

Kataluniak eta Euskal Selekzioak 1915ean jokatutako lehen partidaren mendeurrena gogoratzeko, bi selekzioak abenduaren 28an aurrez aurre izango dira, Bilboko San Mames futbol zelaian.

2007an ere Euskal Selekzioa eta Kataluniakoa aurrez aurre izan ziren San Mamesen. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
2007an ere Euskal Selekzioa eta Kataluniakoa aurrez aurre izan ziren San Mamesen. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Kataluniako Futbol Federazioak jakinarazi duenez, euskal federazioarekin akordioa lortu dute abenduaren 28an San Mamesen partida jokatzeko. Ordua ez dute oraindik zehaztu.

Zita horren bitartez, 191eko urtarrilaren 3an bi selekzioek jokatu zuten lehen partidaren mendeurrena ospatu nahi dute bi federazioek.

2007an ere bi selekzioak aurrez aurre izan ziren San Mamesen. Banako emaitzarekin bukatu zen neurketa, Aduriz eta Bojanen golekin.

2006ko urrian, bina berdindu zuten Camp Noun jokatutako partida.