NAIZ
DONOSTIA

Xalak final-laurdenetarako txartela lortu du, Albisu kanpoan utzita

Lekuineko aurrelariak final-laurdenetako ligaxkarako azken txartela lortu du Tolosako Beotibar pilotalekuan Jon Ander Albisuri 22-17 irabazita.

Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu dute Xalak eta Albisuk. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu dute Xalak eta Albisuk. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Hasieratik izan du Xalak partida kontrolpean, baina zenbait alditan Albisu markagailuan gerturatu egin zaio, estutuz.

Lekuinekoak 22-17 irabazi du, eta final-laurdenetako ligaxkarako azken txartela eskuratu.

Igandean Irujoren aurka jokatuko du Xalak, Eibarren.

Olaizolak eta Ezkurdiak ostiralean jokatuko dute, Elizondon. Larunbatean, aldiz, Olaizola II.a eta Bengoetxea VI.a izango dira aurrez aurre, Iruñean.

Astelehenan, Retegi Bik eta Saralegik Gernikan neurtuko dituzte indarrak.