Bilboko Guggenheim museoaren ondoan eginiko agerraldi batean, herri kurduari elkartasuna adierazteko manifestazioa aurkeztu dute eragile desberdinetako ordezkariek.
Mobilizazioa larunbatean egingo da, eguerdian, Bilboko Udaletxetik hasi eta Guggenheim museora arte.
«Kurdistango herriaren kontrako sarraskia gelditu! Estatu Islamikoa inperialismoaren tresna» lelopean burutuko da protesta ekimena.
Azaldu dutenez, kurduak Kobanin egiten ari diren borrokarekiko elkartasunez eta Estatu Islamikoaren aurrean mendebaldeko gobernuen «pasibotasuna» salatzeko nazioarte mailan egin den deialdi baten baitan kokatzen da Bilboko hitzordua.
Bihar, urriak 31, Askapenak herri kurduaren aldeko elkarretaratzea egingo du Iruñean (19.00etan, Sarasate pasealekuan, Parlamentuaren aurrean).