NAIZ

Usansolo udalerri izateko galdeketa abian da

«Usansolo udalerri izatea nahi duzu?», da galdera eta 16 urtetik gorakoek eman ahalko dute bozka.

Usansolok udalerri izan nahi ote duten bozkatzeko, lau hautestontzi jarri dituzte eta 9.00etatik 20.00etara irekita egongo dira.

«Usansolo udalerri izatea nahi duzu?», izango da galdera.

Aplikazio informatiko batek ekidingo du herritar bakoitzak boto bat baino gehiago ematea.

Prozesu guztia gainbegiratzeko, behatzaile talde bat dago besteak beste honako kideek osatuta: Iñaki Lasagabaster EHUko katedraduna, Xabier Saiz de la Maza eta Begoña Izarra abokatuak, EHUko irakasle Yolanda Jubeto, Deustuko Unibertsitateko ikertzaile Braulio Gomez Forte edota Bizkaiko Batzar Nagusietan EH Bilduren eledun den Irune Soto. Lemoa, Markina-Xemein, Berriatua edo Nabarnizeko alkateak ere han izango dira, besteak beste.

Ondoren, Aldundira eta Batzar Nagusietara joko dute, usansolotarrek erabakitakoa errespeta dadila eskatzeko.