NAIZ
DONOSTIA

Polizia espainolak Juan Karlos Arriaran atxilotu du Bergaran

Barne Ministerio espainolak jakinarazi duenez, Bergaran atxilotu du Polizia espainolak Juan Karlos Arriaran, ‘Sali’. Justizia frantsesaren euroagindu baten ondorioz atzeman dute Arriaran, 30 urteren ondoren sorterrira itzuli dela-eta Bergaran egin behar zioten harreraren hasieran.

Atxiloketa salatzeko manifestazioa egin dute Bergaran. (NAIZ)
Atxiloketa salatzeko manifestazioa egin dute Bergaran. (NAIZ)

Polizia espainolak arratsaldeko zazpiak pasata atxilotu du Juan Karlos Arriaran, Bergaran.

Sorterritik kanpo eman dituen 30 urteen ondoren egin behar zioten harreraren atarian atzeman dute Arriaran.

Barne Ministerioaren iturriek jakinarazi dutenez, Justizia frantsesaren euroagindu bat dela medio atxilotu dute.

Aipatu iturriaren arabera, 1982an alde egin zuen Estatu frantsesera. Handik Panamara kanporatu zuten agintariek.

1990ean, Panamatik Venezuelara estraditatu zuten.

2005ean Justizia frantsesak igorritako euroagindu batek ekarri du bere atxiloketa.