NAIZ

Athleticek ezin izan du Malaga gainditu (1-1)

San Josek egin du zuri-gorrien gola korner batean, baina azkar ezarri du Malagak berdinketa markagailuan. [Partidaren xehetasunak]

Athleticek arazoak izan ditu gol aukera sortzeko. (Aritz LOIOLA / ARGAZKI PRESS)
Athleticek arazoak izan ditu gol aukera sortzeko. (Aritz LOIOLA / ARGAZKI PRESS)

Athleticek jaitsiera postuak atzean utzi ezinik jarraitzen du San Mamesen Malagaren aurka berdindu ostean. Zuri-gorriak garaipenaren bila zelairatu dira, baina taldeak erasoko jokoa antolatzerakoan dituen gabeziak agerian geratu dira.

Konfiantza eza, urduritasunak, kalte egin dio Athletici eta gola egiteko modu bakarra geldikako jokaldietan iritsi da. San Josek zailena lortu duen arren, bigarren zatiaren erdialdean markagailuan aurreratzea lortu dute zuri-gorriek, Malagak azkarregi ezarri du berdinketa.

Defentsan egindako hutsa ondo baliatu dute andaluziarrek.

Azken txanpan gol aukerak sortzen saiatu ddira zuri-gorriak, baina ezintasuna nabaria izan da.