NAIZ

Eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa Antsoainen

Igande eguerdan manifestazio bat burutu dute Antsoainen epaiketa politikoetan auzipeturik dauden herrikideei babesa emateko eta herri mugimenduko kideek pairatzen duten jazarpena salatzeko.

250 bat lagunek aprte hartu dute mobilizazioan.
250 bat lagunek aprte hartu dute mobilizazioan.

«En defensa de los derechos civiles y políticos. Atxiloketa, epaiketa eta isunik ez!» lelopean manifestazioa egin dute Antsoainen igande eguerdian izanen du.

Epaiketa politiko ezberdinetan auzipetuak dauden Ander Maezturi -Segiren kontrako azken makrosumarioan epaitua izan da-, Jon Garairi -04/08 auzia- eta abokatuen kontrako azken operazioan atxilotutako Jaione Karrerari babesa adieraztea izan du helburu ekimenak.

Aldi berean. salatu dutenez preso eta iheslarien eskubideen alde ekimen batean parte hartzeagatik lau lagun inputatuak daude eta beste 15 lagunek isunak jaso dituzte aldarrikapen ezberdinak zituzten elkarretaratzeetan parte hartzeagatik.