NAIZ
Donostia

Larunbatean, Bertso Eguna 2015 ospatuko dute Donostian

Larunbatean, urtarrilak 31, Donostiako Udalak eta Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertso Eguna 2015 ospatuko dute gipuzkoar hiriburuan. 46. edizioa izango du ekitaldiak. Egun guztiko egitaraua izango du jardunaldiak bertsolariak omentzeko jao zen jaialdian.

Imagen de archivo del Bertso Eguna 2014. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Imagen de archivo del Bertso Eguna 2014. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Bertso Eguna ospatuko da Donostian larunbat honetan, urtarrilak 31. Donostiako Udalak eta Bertsozale Elkarteak antolatuta, jaialdiaren 46. edizioa ospatuko dute aurten eta egun guztiko egitarua prestatu dute bertsoaren inguruan.

Hasteko, eguerdian, 12.00etatik aurrera, Donostiako kaleetan barrena arituko dira bertsotan bederatzi bertsolari: Amaia Agirre, Iñaki Zelaia, Eneko Fernandez, Arrate Illaro, Xabi Igoa, Nahikari Gabilondo, Ander Elortegi, Unai Gaztelumendi eta Maddalen Arzallusek girotuko dute goiza. Saio bana burutuko dute Bretxako merkatu atarian, Konstituzio plazan eta Ikatz kalean.

Arratsaldean iritsiko da eguneko ekitaldi nagusia. Kursaaleko areto nagusian Unai Iturriaga, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Amets Arzallus izango dira lanean.

Azkenik, gauez, egunari errematea emateko, afaria eta jaia prestatu dute Manteo kiroldegian, non bat-bateko saioetan arituko diren kantuan Jone Uria, Beñat Gaztelumendi, Xebastian Lizaso, Irati Anda eta Fredi Paia. Azkenik, ‘Bat-batean’ ikuskizuna iritsiko da Oskar Estangaren eskutik.