NAIZ
Donostia

Donostia 2016 otsailean hasiko da proiektua herritarrei aurkezten

Donostia2016 lantaldeak prozesu bat martxan jarriko du otsailean herritarrei lehen eskutik egitarauaren behin-betiko egitura azaltzeko, programazioaren zati bat azaltzearekin batera. Horretarako, otsaila amaiera eta martxoaren hasiera bitartean garatuko den ekitaldi egitarau bat prestatu du.

Donostia 2016 lantaldea otsailetik aurrera hasiko da egitaruaren berri ematen. (DONOSTIA 2016)
Donostia 2016 lantaldea otsailetik aurrera hasiko da egitaruaren berri ematen. (DONOSTIA 2016)

Herritarrek Donostia 2016-ren egitaraua otsailetik aurrera ezagutuko dute. Hiriburutasunaren lantaldeak prozezu bat martxan jarriko du herritarrei egitarauaren behin-betiko egitura azaldu eta programazioaren puntu batzuk jakinarazteko.

Martxoaren 24ean proiektua aurkeztuko zaie Europar Batasuneko arduradunei eta horren harira prestatu da argitalpen hau. Modu honetan, Donostiak 1,5 milioi euroko saria duen Melina Mercouri saria irabaz lezake, zeinek hiriburutasunaren prestaketak saritzen dituen.

Era berean, lantaldeak ezagutzera eman duenez, proiektuaren itsasargiak ziren ‘Bakearen itsasargia’, ‘Ahotsen itsasargia’ eta ‘Bbizitzaren itsasargiari’, ‘Elkarrizketak’ eta ‘Energia olatuak’ ildoak batu zaizkie, kultur programa osatzeko.

‘Elkarrizketa’ hiriko kultur agenda ofizialarekin elkarrizketan jartzeko eta elkartrukearen ahalmen sortzailearen inguruko proiektu zehatzak martxan jartzeko diseinatu da, eta ‘Energia olatuak’, aldiz, hiritarrei euren proiektu propioak proposatzeko gonbita egiten diena, alegia, ondoren finantzatu eta Europako Kultur Hiriburutzaren programazioan sar daitezen.