NAIZ
DONOSTIA

Energia berriztagarrien sektorea bultzatzeko akordioa sinatu dute Udalbiltzak eta Koop57-k

Udalbiltzaren Garapen eta Kohesio Fondoak eta Koop57 kooperatibak lankidetzarako hitzarmena sinatu dute, finantza etiko eta solidarioaren bitartez energia berriztagarrien sektoreari bultzada emateko helburuarekin.

Mertxe Aizpurua eta Liher Gonzalez, akordioa sinatzen. (NAIZ)
Mertxe Aizpurua eta Liher Gonzalez, akordioa sinatzen. (NAIZ)

Garapen modelo gisa subiranotasun energetikoa bultzatzeko helburuarekin, Udalbitlzak eta Koop57 talde kooperatiboak lankidetzarako hitzarmena sinatu zuten atzo Usurbilen.

Udalbiltzaren izenean Mertxe Aizpurua presidenteak sinatu zuen hitzarmena eta, Koop57-renean, aldiz, Liher Gonzalez eta Pau Fernandezek.

Akordio horren baitan, ekonomia sozialaren eremuan energia berriztagarriei lotutako proiektuak garatzeko mailegu solidarioak erraztuko dituzte.Deialdia irekita dago jada.

Udalbiltzak alkate eta hautetsien artean ezagutzera emango ditu Koop57-ren proiektua eta helburuak.

Talde kooperatiboak, bere aldetik, proiektuak aurrera ateratzeko kapitala jarriko du, mailegu solidarioen bitartez.