NAIZ
BAIONA

Gernika Bataloiko gudariak omendu dituzte

1945eko apirilean indar alemaniarren aurka aritu ziren Gernika Bataloiko kideak omendu dituzte, Point-de-Greaveko batailaren 70. urteurrenean.

Iñigo Urkullu buru izan duen Lakuako Gobernuaren ordezkaritza batek Vendais-Montaliveten (Akitania) izan da, Gernika Bataloiko kideei eginiko omenaldian parte hartzeko.

Bigarren Mundu Gerran, tropa alemaniarren aurka borrokan aritu ziren boluntarioen artean izan ziren Gernika Bataloiko kideak. Jose Antonio Agirrek sustatu zuen, erbestetik, talde honen sorrera. 

Komandante izan zen Kepa Ordoki ere gogoan izan dute gaurko ekitaldian.

Ikurriña eta bandera frantsesa jasotzeaz gain, gudarien omenezko plaka bat aurkeztu eta haritz bat landatu dute.

Alain Rousset Akitaniako presidentea ere izan da bertan. Lakuaren izenean, besteak beste, Josu Erkoreka edo Ana Oregi ere presente egon dira.