naiz
BILBO

Loraldia Bilbon ostegunetik aurrera

Ostegunean hasiko da Loraldia kultur jaialdia Bilbon, eta igandera arte luzatuko da. Bertan, musika, dantza, antzerkia edo bertsolaritzaz gozatzeko aukera izanen da.

Apirilaren 23tik 26ra Bilbon Loraldia plazaratuko da, euskal kulturaren topaketa. Bertan, musika, dantza, antzerkia, literatura, bertsolaritza, arte plastikoak edo bidaiak jorratuko dira. Loraldia festibalaren iturria Lore Jokoetan aurkitzen da.

XIX. mendearen erdialdean Anton Abbadia kulturgileak abian jarri zituen Iparraldean euskarari prestigioa emateko xedearekin. Loraldiak Antton Abbadia kulturgileak XIX. mendean Ipar Euskal Herrian abian jarri zituen, euskarari prestigioa emateko asmoz. Loraldiak hauen lekukoa hartu nahi du.

«Loraldiak izan ginena ekarriko du, gaurko espazioan jarri eta geroari begira jarriko du. Kimuak ditugu helburu», adierazi dute antolatzaileek agiri batean. «Euskarak Bilboko erdigunea hartuko du eta euskal kulturari bultzada emango diogu elkarlanean oinarritzen den egitasmoa honetan.
Bilbotik Euskal Herrira eta Euskal Herritik Bilbora. Gure kultuaren adierazpen guztiak gonbidatu ditugu. Lau puntu kardinaletatik helduko dira mendebaldeko hiri honetara eta edetasuna eta hunkidura kuttunak loratuko dira», adierazi dute.