NAIZ

Ezkurdia eta Jaunarena final zortzirenetan izango dira

Ezkurdiak 22 eta 6 irabazi du Iker Arretxeren kontra Oionen. Jaunarenak berriz, Artola gainditu du 22 eta 7 Legazpin.

Jaunarena eta Artolaren arteko partidan lehena gailendu da. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Jaunarena eta Artolaren arteko partidan lehena gailendu da. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Ezkurdiak eta Jaunarenak aurrera egin dute buruz buruko txapelketan beren partidak nagusitasun osoz irabazi ostean.

Ezkurdiak Arretxe gainditu du Oionen (22-6). Pilotalekuko zorua oso irristakorra egon da eta Ezkurdia hobeago moldatu da. Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko du final zortzirenetan.

Bestalde, Jaunarena nagusi izan da Artolaren kontra Legazpin jokatutako partidan (22-7). Final zortzirenetan Beroizen kontra neurtuko ditu indarrak.

Jardunaldiko beste bi partidak Xala-Rezusta eta ZUbieta-Altuna III izango dira.