NAIZ
KABUL

Talibanek NATOren konboi bati eraso diote, eta hiru lagun zauritu

Talibanek NATOren aurka eraso egin dute Kabulen eta, bertako iturrien arabera, hiru «atzerritar» daude zaurituta.

Kabulgo Shah Shahid barrutian egin dute erasoa talibanek. (Shah MARAI/AFP PHOTO)
Kabulgo Shah Shahid barrutian egin dute erasoa talibanek. (Shah MARAI/AFP PHOTO)

Kabulen burutu dute erasoa talibanek, Afganistango hiriburuko Sha Shahid barrutian.

Kabulgo Poliziaren bozeramale Ebadullah Karimik AFPri azaldu dionez, NATOren konboi baten aurka egin dute erasoa, hiru «atzerritar» zaurituz.

Talibanek beren gain hartu dute erasoa eta, Zabihullah Mujahid eledunaren arabera, nazioarteko koalizioaren artean «hildako ugari» utzi ditu atentatuak.

Momentuz, ez dago biktima zibilen berri, baina iturri ofizialek adierazi dute ez dutela aukera hori baztertzen eta gaineratu dute balantze berri bat ematekoak direla, zifrak berritzeko.

Barne Ministerioaren arabera, bonba auto batekin egin dute erasoa.

Minutu batzuk beranduago, beste leherketa bat entzun da Kabulen, baina momentuz ez da kalteen berri eman.