NAIZ
PARIS

Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna berresteko lege proiektua aurkeztu du Parisek

Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna berresteko Konstituzioa aldatzeko lege proiektua aurkeztu du gaur Gobernu frantsesak, François Hollandek iragarritakoari jarraiki.

François Hollande presidentea, artxiboko irudian. (Ian LANGSDON / AFP)
François Hollande presidentea, artxiboko irudian. (Ian LANGSDON / AFP)

Iazko urtarrilean, Asanblea frantsesak Hizkuntza Gutxituen Ituna berresteko bidean lehen urratsa egin zuen, hori ahalbidetuko duen proposamena onartuta.

Horren ondotik, Gobernuak proposamena bere egin zuen eta Konstituzioa aldatzeko lege proiektua iragarri zuen François Hollandek iragan ekainean. Izan ere, ituna berresteko beharrezkoa da Konstituzioa aldatzea, Estatu frantseseko hizkuntza bakarra frantsesa dela baitio testuak.

Gaur aurkeztu du poriektu hori, «hizkuntza gutxituak babestu eta sustatzeko» helburuarekin, Eliseoak ohar batean azaldu duenez.