NAIZ
GASTEIZ

Arabako patronalaren aurrean bilduta, prekarietatea gaitzetsi dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Arabako patronalaren aurrean, ostiralean lan istripuz hil zen 34 urteko beharginaren heriotza salatzeko.

SEA Arabako Enpresarien egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute sindikatuek. (@hirusindikatua)
SEA Arabako Enpresarien egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute sindikatuek. (@hirusindikatua)

SEA Arabako Enpresarien elkartearen egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute sindikatuek, ostiralean jazotako 34 urteko langilearen heriotza gaitzesteko.

ELA sindikatuko ordezkari Begoña Vazquezek, kazetariei eginiko adierazpenetan, dei egin dio Lakuako Gobernuari lan ikuskapenaren arloan «dagokion lana» egin dezan eta halako istripurik gehiago gerta ez dadin.

Era honetan, Exekutiboari eskatu dio «prekarietate egoerak eten ditzatela exijitu diezaiela enpresei», hori baita lan istripuen arrazoi nagusia.