NAIZ
DONOSTIA

Irailaren 3an, 6an eta 13an ospatuko dira 2015eko Donostiako Estropadak

Sailkapen estropada irailaren 3an, arratsaldeko 17.30ean, jokatuko dute emakumeek, eta 18.00etan gizonek. 4 traineruko bi txandez osatutako azken estropadak irailaren 6an eta 13an jokatuko dira: 11.00etan emakumeek eta 12.00etan gizonek.

2015eko Donostiako Estropadak aurkeztu dituzte. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)
2015eko Donostiako Estropadak aurkeztu dituzte. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Irailaren 3an, 6an eta 13an ospatuko diren 2015eko Donostiako Estropadak aurkeztu dituzte. Sailkapen estropada irailaren 3an, osteguna, jokatuko dute arratsaldeko 17.30ean (emakumezkoen modalitatea) eta 18.00etan (gizonezkoen modalitatea) hasita. 4 traineruko bi txandez osatutako azken estropadak irailaren 6an eta 13an, igandean, jokatuko dituzte 11.00etan (emakumezkoen modalitatea) eta 12.00etan (gizonezkoen modalitatea) hasita.

Emakumezkoan modalitateko sailkapenean parte hartuko duten klubak dira Donostiarra, Cabo, Chapela, Colindres, Getaria-Zarautz, Hernani, Hibaika, Oiartzungo Itsaslapurrak A.K., Orio, San Juan eta Zumaia.

Gizonezkoen modalitateari dagokionez, Amegrove, Astillero, Bermeo-Urdaibai, Cabo, Castropol, Ares, Mugardos, Deusto-Bilbao, Donostiarra, Getaria, Hibaika A.E., Kaiku, Lekittarra, NT2 Hondarribia, Oiartzungo Itsaslapurrak A.K., Ondarroa, Orio, Portugalete, S.D.R. Pedreña, San Juan, Sanpedrotarra A.E., Tirán-Pereira, Zarautz, Zierbena Bahias de Bizkaia, eta Zumaia.