NAIZ
PEKIN

Boltentzat urrea 200 metrokoan eta Felixek 400 metrokoan

Usain Boltek 200 metroko lasterketa irabazi du 19.55 segunduko denbora eginez, eta munduko txapelketetan lortzen duen hamargarren domina irabazi du. Gatlin izan da bigarrena (19.74). Emakumezkoen 400 metroko lasterketa Allyson Félixek irabazi du (49.26) urteko markarik onena lortuz; Christian Tayllorrek gizonezkoen jauzi hirukoitzeko finalean urrezko domina lortu du (28,12 metro), eta emakumezkoen mailu-jaurtiketan Anita Wlodarczyk izan da garaile, 80,85 metroko jaurtiketa lortu ondoren.

Usain Bolt garaipen berria ospatzen. (Pedro UGARTE/AFP)
Usain Bolt garaipen berria ospatzen. (Pedro UGARTE/AFP)

Usain Boltek munduko txapelketetan lortzen duen hamargarren domina irabazi du 200 metroko lasterketan garaile izan ondoren. 19.55 segunduko denbora egin du jamaikarrak, eta bere ondoren iritsi da helmugara Gatlin, 19.74 segundu eginez. Brontzezko domina Anaso Jobodwanak lortu du (19.87). Boltek 2008. urtetik aurrera izandako Munduko Txapelketa eta Olinpiar Joko guztietan irabazi du 200 metroko lasterketa.

Emakumezkoen 400 lasterketari dagokionez, garailea Allyson Felix izan da, urteko denbora onena lortuz (49.26). Zilarrezko domina Shaunae Millerrek lortu du (49.67) eta hirugarren amaitu du lasterketa Hericka Jacksonek (44.99).

Bestalde, Christian Tayllorrek lortu du urrezko domina gizonezkoen jauzi hirukoitzeko finalean, 28,12 metroko jauzia eginez; Pedro Pablo Pichardorentzat izan da zilarrezko domina, 17,73 metroko jauzia eginez, lehen postutik urrun. Nelson Evorak egin du hirugarren jauzi luzeena (17,52 metro).

Azkenik, Anita Wlodarczykek lortu du urrezko domina, mailua 80,85 metrotara botata. Wenxiu Zhangerentzat izan da zilarrezko domina (76,33 metro), eta brontzezkoa Alexandra Taverniek lortu du (74,02).