NAIZ
ALTSASU

Sute batek Altsasuko Zelandi eskolako haur hezkuntzako eraikina suntsitu du

Altsasuko Zelandi eskola publikoan sutea piztu da eta haur hezkuntzako eraikina suntsitu du. Inor ez da zauritu.

Altsasuko Zelandi haur eskolan kalte handiak eragin ditu suak. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Altsasuko Zelandi haur eskolan kalte handiak eragin ditu suak. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Sutea 20.00ak aldera piztu da Altsasuko Zelandi eskola publikoan, Nafarroako Gobernuak azaldu duenez. Eraikin prefabrikatuak dauden gunean izan da, 0-3 urteko haurrak egoten diren tokian, eta suntsituta geratu dira, baina inor ez da zauritu.

Altsasu, Cordovilla eta Aguraingo suhiltzaileak joan dira sua amatatzera.