NAIZ
DONOSTIA

Zumaia, Hibaika, Orio eta San Juan sailkatu dira Kontxako emakumezkoen estropadarako

Zumaia, Hibaika, Orio eta San Juan lehiatuko dira heldu den igandean Kontxako estropadetako bandera eskuratzeko, emakumeen lehiaketan.

Zumaiako arraunlariak, sailkapena ospatzen. (ARGAZKI PRESS)
Zumaiako arraunlariak, sailkapena ospatzen. (ARGAZKI PRESS)

Hamaika traineruk parte hartu dute Kontxako sailkapen estropadan, emakumezkoen artean, jokoan zeuden lau txartelak eskueratzeko.

Zumaiak egin du denborarik onena: 11 minutu, 12 segundu eta 64 ehunen. Hibaika izan da bigarren, 15 segundura, eta Orio hirugarren, denbora berean. San Juan sartu da laugarren postuan, 18 segundura.

Cabo, Getaria-Zarautz, Donostiarra, Chapela, Hernani, Oiartzun eta Colindres sailkatu sartu dira ondoren, baina bandera preziatua lortzeko estropadan ez dira izango.