NAIZ

Harriak mugi daitezen, tiraka eta bultzaka batean eta bestean

Baionan eta Bilbon da hitzordua larunbatean, #MugituHarriak aldarria ahoan preso eta iheslarien eskubideen defentsan milaka herritar kalera irtengo da. Aurreko egun eta asteetan herriz herri hamaika ekimen egin dituzte manifestaziora deitzeko. Magoen karta jokoak, desafioak, mosaikoak...


Aretxabaleta


Otxandio

Amikuzen kantuan eta harriari bultzaka egin dute deialdia:

Errenterian preso adina kandela piztu zituzten urtea hastearekin bat «500 kandela, 500 argi, 500 desio, helburu bakarra» esanez.

Kandela eta argiaren bueltan beste hainbat ekimen izan da azken egunotan.

Bergaran presoen herriratzea eskatuz amaitu zuten urtea, preso bakoitzeko pertsona banak osatutako mosaikoarekin.

Preso adina pertsona urte amaieran kateatu ziren Gasteiz, Iruñea, bilbon eta Donostian, Ernairen ekimenez:

Loading player...

Atxikimendu zerrenda amaigabea da, horietako askok argazki bidez harriari tiraka indartu dute mobilizaziorako babesa.

Dezente urrutitik iritsi dira batzuk:

Gertuagotik besteak:

Sarek Flickr-en jaso ditu azken egunetako ekimenetako batzuk:

Mugi daitezen harriak

Gasteizen hiriko «pertsonaje nagusiek» ere bat egin dute eta Iruñetik berez mugitzen ez direnak ere mugimenduan jarri dituzte:

Desafio itxura hartu du leku batzuetan harriak mugitzeko deiak, Aiaraldearen bideo honetan ikus daitekeenez:

Ibarran ere desafio itxura hartu zuen, «baietz furgoneta mugitu! - Ezetz!»

Dispertsioa zer den eta honekin amaitzeko zer egin daitekeen karta joko baten bidez azaldu du Erik magoak, Kanalduderen bideo honetan ikus dezakegunez:

Honako Youtube zerrendan jaso ditu Sarek babes mezuak:

Denen beharra izango da harriak mugitzeko:

Mugitu harriak, ez baitako harririk, mugi ezin denik...