NAIZ
Lekorne

Uztailaren 1, 2 eta 3an ospatuko den EHZ festibalaren kartela aurkeztu dute

Uztailaren 1 eta 3a bitartean ospatuko da Lekornen EHZ festibalaren 21. edizioa. Antolatzaileek kartela argitaratu dute gaurkoan, eta hurrengo asteetan joango dira egitarauaren berri ematen.

EHZ festibalaren 21. edizioaren kartela. (EHZ)
EHZ festibalaren 21. edizioaren kartela. (EHZ)

EHZ festibalaren 21. edizioak badu kartela. Gaur aurkeztu dute antolatzaileek. Jaialdia uztailaren lehen asteburuan ospatuko da, hilaren 1, 2 eta 3an. Ohi bezala, Lekornen.

Aurreikusitakoaren arabera, hurrengo astean, hilaren 12an, jaknaraziko dute oholtza gainera igoko diren taldeen zerrenda eta egitaraua osatzen joanen dira.