Jon Ormazabal

Txapeldunek zuloa zabaldu dute

Bengoetxea VI-Untoriak uste baino errazago irabazi diete Irribarria eta Merino I.ari eta seigarren puntua lortu dute, finalerdietarako bidea asko arinduz (22-11).

Oinatz Bengoetxeak oso ondo amaitu du partida (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Oinatz Bengoetxeak oso ondo amaitu du partida (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Ez da ez, partida oso ikusgarria izan Labriten jokatutakoa, baina egungo Binakakoaren txapeldunek garrantzi handiko puntua eskuratu dute, nahi baino lan gutxiago eman dieten Irribarria-Merinoren aurka. Ezkurdia-Barriolak asteartean Tolosan egingo dutenaren zain, bi puntutako aldea ateratzen diete Asegarcekoek gaurko garaipenaren ostean.

Hasiera-hasieratik hartu dute aurrea Bengoetxea eta Untoriak markagailuan (7-1). Aspeko atzelaria uneoro deseroso egon da kantxan, pilotarik gozatu gabe eta hutsak ere batuz. Izan dute bere susperralditxoa eta hiru tantotara gerturatu dira urdinak, baina Irribarriak ere ez du erasoan gehiegi asmatu eta gorriek berehala egin dute berriz ere zuloa markagailuan. Azkenaldian eskuetatik justu xamar ibili den arren, Oinatz Bengoetxeak oso ondo amaitu du partida, gainera zazpi tanto amaitu ditu jokoan eta helduko diren lehia zailagoetarako indarrak gorde ahal izan dituzte