NAIZ
DONOSTIA

Martxoaren 7tik 10era ospatuko da Donostian dFERIA jaialdiaren hamabigarren edizioa

Martxoaren 7 eta 10 bitartean ospatuko da Donostian dFERIA jaialdia. Hamabigarren edizioa da aurtengoa eta 31 ikuskizun desberdin igoko dira eskenatokira.

dFERIA jaialdiaren kartela. (dFERIA)
dFERIA jaialdiaren kartela. (dFERIA)

dFERIA jaialdia martxoaren 7 eta 10 bitartean ospatuko da Donostian. Aurtengo hamabigarren edizioa izango da eta 30 konpainia desberdinen 31 ikuskizun igoko dira oholtzara. Jaialdia bederatzi eskenatokitan banatuko da.

Victoria Eugenia Antzokia, bere Club Aretoa, Antzoki Zaharra, Imanol Larzabal Aretoa, Gazteszena, Intxaurrondo K.E.,  DSS2016 Gunea, Tabakalera Patioa eta Tabakalera Ruiz Balerdi Aretoak hartuko dituzte ikuskizunak. Antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, tartean bost estreinaldi orokor izango dira. Ikuskizunen erdia baino gehiago (%52) izango da antzerkia, eta %39a dantza ikuskizunak izango dira.

Sarrerak dagoeneko salgai daude eta otsailaren 21era arte 15 eurotan lortu ahal izango dira Victoria Eugeniakoak. 18 eurotan jaialdia hasi baino lehen eta 20 dFERIA egunetan bertan. Beste aretoetakoak hilaren 11an jarriko dira salgai zortzi eurotan. 22tik aurrera 10 eurokoa izango da prezioa eta egunean bertan 12.