NAIZ
GASTEIZ

Kutxabanken sukurtsal baten kristalak hautsi eta pintura jaurti dute Gasteizen

Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezezagun batzuek Kutxabanken Gasteizko sukurtsal baten kristalak hautsi eta margo gorria jaurti dute.

Segurtasun Sailaren arabera, goizaldeko ordubata inguruan izan da gertakaria, Kutxabankek Gasteizko Gamarrako Atea kaleko sukurtsal batean.

Lekukoak aipatuta, iturriak azaldu du lau edo bost lagunek egoitzaren kanpoaldeko kristalak hautsi dituztela eta margo gorria bota dutela.