NAIZ
HERNANI

Oronak bi enpresa erosi ditu Estatu frantsesean eta Norvegian

Oronak bi enpresa erosi ditu Norvegian eta Estatu frantsesean, Europan duen presentzia indartuz.

Orona eta EST Ascenseurs enpresako ordezkariak. (ORONA)
Orona eta EST Ascenseurs enpresako ordezkariak. (ORONA)

Oronak EST Ascenseurs enpresa frantsesa eta Heis 1 Group norvegiarra erosi ditu, ohar batean jakinarazi duenez.

Lehena igogailluen alorrean liderra da Alsazia eskualdean. Zazpi milioi eurotik gorako negozio-zifra du eta  mantentze-lanetako 2.000 kontratu baino gehiago kudeatzen ditu.

Heis 1 Group, berriz, 14 urtez Oronaren banatzaile izan da eta Norvegiako hiri nagusietan ordezkaritzak ditu.

Hernaniko konpainiak azaldu duenez, bi erosketa horiekin Oronak Europan duen presentzia handitu eta sendotuko du. Hala, Orona Frantziak 90 milioi inguru fakturatzen dituzten zortzi konpainia ditu eta 450 pertsonari baino gehiagori ematen dio lana.

Orona Norvegiak zortzi langune ditu eta 16 milioi euro baino gehiago fakturatuko ditu, 80 pertsona inguruko lantaldearekin.