NAIZ

Mikel Zabalza gogoan izan dute

Torturaren aurkako eguna dela eta, Mikel Zabalza Herri Ekimenak ekitaldi bat burutu du Altzako San Martzial plazan, non Zabalzaren omenezko oroigarri bat dago.

Mikel Zabalza herri ekimenak Altzan egindako ekitaldia. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)
Mikel Zabalza herri ekimenak Altzan egindako ekitaldia. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Mikel Zabalza eta berarekin batera atxilotutakoek pairatu zituzten torturen aipamena egin dute ekitaldian eta baita ere Bidasoa ibaian bere gorpuaren agertu izana Guardia Zibilak atxilo hartu ostean. Gertaera honen atzean egon diren «inplikazio zuzenak -egileak- eta zeharkakoak -arduradun polizial eta politikoak-» izan direla eta ez dutela «inolako erantzunkizunagatik ordaindu» salatu dute. «Torturatuei eta Mikel eta bere familiari egia izkutatzen saiatzen dira, justizia ez zaie egiten eta aitortza ez zaie ematen», azpimarratu dute ekitaldian.

Gogoratu ekarri dutenez, azaroan Donostiako Udalak mozio bat onartu zuen «egia, justizia eta erreparazioa bilatze lanetan» Baina azaldu dutenez, bi hilabete luze pasa dira eta ez dute inolako harremanik izan. Ildo horretan. Altzako Mikel Zabaltza Herri Ekimenak udalaren erregistroan idatzi bat aurkeztu du, udalari hartutako konpromisoa gogoratuz eta harremanak has daitezen eskatuz.