NAIZ

Buruz buruko finalerdiak, Bilbon eta Eibarren

Mikel Urrutikoetxeak eta Jokin Altunak jokatuko dute lehen finalerdikoa, eta hilaren 14an, larunbatarekin, izango da Bilboko Bizkaia frontoian. Igandean, aldiz, Eibarko Astelenan neurtuko dituzte indarrak Oinatz Bengoetxeak eta Iker Irribarriak.

Irribarriak bere ibilbideko garaipenik sonatuena lortu du (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Irribarriak bere ibilbideko garaipenik sonatuena lortu du (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Azkenaurreko pausua geratzen zaie pilotarie finalerako txartela lortzeko, eta gaur eman dituzte ezagutzera noiz eta non jokatuko diren finalerdiak. Maiatzaren 14an, larunbata, Mikel Urrutikoetxea txapeldunak Jokin Altuna gaztea izango du aurkari Bilboko Bizkaia frontoian.

Hilaren 15ean, igandean, Oinatz Bengoetxea eta Iker Irribarriaren txanda izango da. Nafarra eta gipuzkoarraren arteko lehia Eibarko Astelenan ospatuko da.