NAIZ
DONOSTIA

8.500 musika ikaslek eman diote hasiera Emusik jaialdiari

Musika eta dantza uztartuta, 8.500 ikasle bildu dira Ilunben Emusik jaialdiari hasiera emateko. Gaur eta bihar artean 120 kontzertu izanen dira 63 kokaleku ezberdinetan, eta bihar itxiko da 50 bat haurrek egindako Big Band baten ikuskizunarekin.

8.500 haur Emusik jaialdiari hasiera emateko. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
8.500 haur Emusik jaialdiari hasiera emateko. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

8.500 musika ikasleren doinupean ireki da Emusik jaialdia Donostian. Bertan, dantzarekin uztartuta, 20 herrialde baino gehiagotatik iritsitako musikari gazteek kolorez bete dute plaza eta aurreskuarekin ekin diote.

Donostiako martxa ere presente egon da irekiera festan, haurrek Euskadio Orkestra Sinfonikoarekin bat. Bertaratu den publikoarekin bat egin dute ‘Musikatu bizitza’ abestiaren bitartez. 

Donostia 2016ko zuzendari Pablo Berastegik azaldu duenez, «hau da hiriburutzaren programaren baloreak hobekien islatzen dituen ekimenetako bat». Zentzu honetan, Xabier Paya zuzendari kulturak ekitaldiak «izan behar zuena izan dela» nabarmendu du. Hau da, «profesionalak ez diren musikarien, ikasten ari diren haur eta gazteen ekitaldia».

Gaur arratsaldean eta bihar izango dira programaren punturik garrantzitsuenak. 120 kontzertu 63 kokalekutan. Bihar itxiko da jaialdia 20:00ean Saguesen. Bertan 50 bat haurrek osatutako Big Band batek egingo du agurra.