NAIZ

92 urteko kartzela zigorra ezarri dio espainiar Entzutegi Nazionalak Eneko Goieaskoetxeari

Espainiar Entzutegi Nazionalak 92 urteko espetxe zigorra ezarro dio Eneko Goieaskoetxea Gernikarrari, 1997 urtean ertzain bat hiltzea leporatuta. Kepa Arronategik inkomunikazio garaian «dudarik gabe identifikatu zuela» argudiatu dute epaileek.

1997 urtean, Guggenheimen inaugurazioan ertzain bat hiltzea leporatuta, 92 urteko espetxe zigorra ezarri dio espainiar Entzutegi Nazionalak Eneko Goieaskoetxea gernikarrari. Sententziak, egun horretan Juan Carlos de Borbonen aurka erasoa egitea aurreikusita zutela gehitzen du.

Honela, koroaren aurkako delitua, dokumentu faltsuak erabiltzea, hilketa eta armak edukitzea leporatu diote.

Concepcion Espejel, Julio de Diego eta Enrique Lopezepaileek «frogatutzat» jo dituzte akusazioak. Egun hartan atxilotu zuten Kepa Arronategik inkomunikazio garaian «dudarik gabe identifikatu» egin zuela argudiatu dute. Defentsak «sinatzeko jarritako deklarazioa» izan zela defendatu du.

Goieaskoetxea 2011. urtean atxilotu zuten Cambridgen eta 2012ko uztailan espainieratu egin zuten.